martes, 20 de enero de 2015

Giro ona IV. Saski Euskara Egunean



Aurreko hiru urteetan bezala,  Begoñazpi  Ikastolak, Gabonetan, euskararen aldeko saskibaloi jardunaldia dan Saski Euskara Eguna antolatu dau. Urtarrilaren 3an, saskibaloia eta euskara uztartuz, jai giroan, gozatzeko aukera izan dogu. Bertan, Ikastolako ikasleen laguntza ez ezik, Bizkaiko Saskibaloi Federazio, BizkaiaBasket Fundazio, Bilbao Basket, Bilbao Basket Fundazio eta Gernika KESBren laguntza be jaso dogu.
Aurten, Bizkaiko hainbat txokotatik etorririko sei ikastolak hartu dabe parte. Honeexek dira ikastolak: Bilboko Artxandape eta Urretxindorra, Leioako Betiko, Mungiako Larramendi, Loiuko Lauro, eta Getxoko San Nikolas. Inoiz baino talde gehiago izan dira, guztira 29 taldek parte hartu dabe, orotara 34 partidu jokatuz. Saskibaloiaz eta euskaraz gozatzeko aukera ederra, giroaz gain, parte hartzaileen gogobetezea azpimarratu behar dogularik.

Sari-banaketan Ikastolako zuzendaria dan Nerea Begoña eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Eskola Kiroleko arduraduna dan Pili Perez izan doguz. Ikastolako kiroldegia jendez josita egon da egun guztian, 400 pertsona baino gehiago batu dira. Ekitaldiari hasiera emoteko, aurreskua dantzatu jake beste ikastoletatik etorritakoei. Irabazleek, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak emondako kamisetak eta baloiak, Bilbao Basketen eta Gernika KESBren partiduetarako sarrerak zein jokalariek sinatutako baloiak jaso dabez.

Goizez aurre-mini eta minien partiduak jokatu dira, Ikastolako kiroldegian nahiz goiko patioan. Aurre-mini 3x3 modalitatean Artxandape (mutilak) eta Betiko (neskak) ikastolak nagusitu dira. Nesken aurre-mini 5x5 kategorian, Urretxindorrak irabazi dau. Minietan 04 mailan, San Nikolas (neskak) eta Begoñazpi (mutilak) garaile. Arratsaldean, erritmoa mantendu egin da eta mini 03 mailan Begoñazpik (mutilak) eta Larramendik (neskak)irabazi dabe;, nesken aurre-haurren mailan be Begoñazpik irabazi dau. Azken partidua, haur kategoriakoa, Begoñazpi eta Artxandapeko neska- taldeen artean jokatu da, etxeko taldeak irabazi daualarik. Partiduak amaitutakoan, maila bakoitzean, KAO txapelketak antolatu doguz. Jolas modalitate hau danen gogokoa izan da, bai jokalariena bai entrenatzaileena. Hau gitxi balitz, mutilen mini kategorian, hiruko jaurtiketen eta abiadura zirkuitua be antolatu dogu.
Eskerrak emon gura deutseguz egun osoan laguntzen izan genduzan entrenatzaile, Ikastolako ikasle, epaile eta gainontzeko laguntzaileei, zuoi esker IV. Saski Euskara Eguna 2015 aurrera eroan dogulako.

DATORREN URTERA ARTE!

Argazkiak ikusteko sakatu hemen