Aurten be,
Begoñazpi Ikastolan, Gabonetan antolantzen dogun Saski Euskara Eguna izango dogu urtarrilaren 3an, zapatua. Dakizuenez, orain dala hiru urte emon geuntson hasiera euskara eta saskibaloia uztartzen dauan
txapelketa honi. Aurreko edizioetako arrakasta kontuan izanik, aurten be
proiektuari ekitekotan gagoz.
Jakin badakizue,
Bizkaiko bazter guztietako zenbait ikastolatako zein ikastetxetako saskibaloi
taldeak etortzen dirana, maila desbardineko ligaxka eta partidak antolatu eta
jokatzen doguzalarik. Txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da. Goiz osoan, Lehen
Hezkuntzako neska-mutilek Ikastolako kiroldegian nahiz goiko patioan jokatuko
dabez kanasta txikiko partidak. Honeei, eguerdiko 14:00ean banatuko jakez
sariak. Arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara DBHko neska-mutilen txanda izango da, honeek
kiroldegian jardungo dabe.
Iaz etorri ziran Bizkaiko 13 ikastolako
saskibaloi taldeek gogoko daben kirola eginez, giro euskalduna eta ederra
izatea lortu eben. Aurten dogun helburua, marka hori gainditzea da, hau da, Begoñazpi
Ikastolako Saski Euskara Eguna Bizkaiko Gabonetako ekintza izatea.
Ikuskizuna
ziurtatuta dago. Aurten barrikuntzaren bat izango dogu, beraz, ERDU!!!